Familiaren boluntariotza
Familiaren boluntariotzak, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin denbora pasa eta gizartearen alde lan egiteko aukera ematen die. Familiei eta lagunduta sentitzen diren zaharrei ongizatea dakartzaten jarduerak dira. Bestalde, ONGek boluntarioen lana behar dute.
Argiben badugu programa bat, interesatuta dauden ikastetxeentzako, familiaren bidez solidaritate-balioetan heziketa eta elkarrizketaren balioa hedatzeko. Familiek, hilean behin, janarietako ordutegietan, Santutxuko “Hermanitas de los Pobres” deitzen den egoitzeko behartsuei laguntzeko konpromisoa hartzen dute. Esperientzia ona da benetan, bai bere jatorduak txikiagoen berezkotasunarekin alaituta ikusten duten pertsona egoiliarrentzat, bai txikientzak, beraientzat ere, bere bizi-esperientziarako onuragarria baita.
Opor-sasoian, boluntarioen familiak ere egoitzetara hurbiltzen dira, boluntarioarekin esperientzia partekatzeko. Haurrek benetan alaitzen dituzte une hauek.