Gehiago irakurri >

Boluntaritza ekintzetan, boluntario bakoitzak pilatzen dituen bizitza esperientziak dira boluntario berriak eransteko biderik sendo eta eraginkorrena. Bere lan eta eredu izateaz ingurunea eraginda geratzen da, bai zaintzen duen pertsona eta boluntarioa bera ere. Bere konpromisu, ulerkuntza eta laguntasunak, senidetasun eta elkartze zirkuluak ezartzen ditu gizakien tartean, putzu batetara jaurtitako harri batek bezala.

Udaletxeetako arduradunekin, gizarte zerbitzuekin, ospitalekin, gizarte-laguntza eta bestelako erakundeekin ditugun topaketak, gure laguntza eskeiniz, sentzibilizatzeko era arrunt eta sendoak dira.

Enpresetako korporazio arduradun diren sailekin eta elkargo profesionalekin ditugun topaketak ere errazten dituzte aipatutako sentzibilzatze ta elkarlana.

Esandakoaz gain, Argiberen helburu nagusia boluntaritza jardueraren onuradunen premiak aintzakotzat hartzea da, eta ez bereziki boluntarioak sentzibilizatzea. Boluntariotzaren jarduera ez da tresna bat, beste helburu batzuei begira, naiz eta hauek laudagarriak izan. Boluntariotza berbera da helburua.