Deustoko unibertsitateak eta EHU-UPV-k antolatutako azoketan parte hartu genuen

Ekintza hau, 2011. urtean hasita, Boluntak eta Bizkaiako unibertsitateek bultzatzen duten UNIKIDE Programaren garapenean kokatzen da. Bere helburua hau da: unibertsitateko komunitatearentzat gizartean parte-hartze handiago bat sustatzea, parte-hartze solidario konpromiso soziala eta hiritartasun aktibo ingurune bat bultzatuz unibertsitateko eremuan.

Deustoko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Boluntarekin (hau Boluntariotza eta Parte-hartze Sozialerako Bizkaiako Agentzia da) lankidetzan, ondoz ondoko laugarren urtean antolatzen dute BOLUNTARIOTZAREN AZOKA.

Azoka honen asmo Nagusia solidaritatearen eta parte-hartze sozialaren balioak hedatzea da; unibertsitateko komunitateak boluntariotza erakundeek garatzen duten lana ezagutzeko espazio bat eskeiniz eta honela, boluntariotza programaren baten parte hartzeko aukera ere bere eskuan jarriz.

Azoka honetan, Bizkaiako 50 boluntariotza erakundek baino gehiagok parte hartu zuten (beraien artean Argibe). Entitate partaideen standen kokaketaz gain, beste jarduera paralelo batzuk ere garatu ziren (hitzaldiak, tallerrak,…); jarduera hauen helburua hau zen: boluntariotza erakundeek garatutako lanean eta erantzuna ematen dien behar izan sozialei buruzko ezagueran sakontzea.

Programak Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Boluntarioen Euskal Batzordearen babesa du.