Hitzarmena eta itsaspenak


Redav

2014.urtean REDAV (Red de Entidades de Acción Voluntaria) eko kide egin ginen. Sare hau Estatu mailakoa da. Bere web-an sartu gaitu eta laneko bileretan parte hartu dugu beste erakundeekin batera.

Bolunta

Argibek Euskal Herrian boluntarioekin lan egiten duten elkarte guztiekin lotura estu bat mantentzeko asmoa du (adibidez Boluntarekin), baita Estatu eta Europa mailan gure ideia berdinak dituztenekin ere.

Plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak

Hainbat erakunde ta pertsonak osatzen dute “Plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia”. Erakunde honen helburu orokorra Bizkaiko biztanleria migratzaileek bizi duten zorigaitzez sentzibilizatzea da, pizkanaka gaur egungo arazo handiak sentitzeko ahal den gizarte solidarioago bat eta konpromiso personal eta kolektiboetan parte hartzeko prest dagoena sortuz. Argibe Plataforma honetako partaidea da.

FISC cooperación y desarrollo

Pobrezia, desberdintza, emakumeen diskriminazioa, populazioaren zahartzea, bakardadea eta beste arazo askoren globalizazioaren aurrean, beharrezkoa da ONGDak eta gure gizartean lanean ari diren agente sozialen tarteko elkarlanean aurrera egitea. Hau delata, 2016ko apirilaren 14an, FUNDACIÓN INNOVACION SOCIAL DE LA CULTURA, F.I.S.C. KULTURAREN SOZIAL BERRIKUNTZA ERAKUNDEA, K.S.B.E. (FISC cooperación y desarrollo)-ekin elkarlanerako hitzarmen bat sinatu genuen. Hitzarmen honen helburua hau da: interes berdinak eta biontzat onuragarri diran sailetan elkarlan akordioak finkatzea.

Argibide gehiagorako web-a
http://www.fundacionfisc.org/

Hitzarmena eta egoitzak

Zaharrentzako egoitz batekin elkarlanean hasi baino lehen elkarlan hitzarmen bat sinatzen dugu egoitzeko zuzendaritzarekin.

Bidaideak

Bidaideak, desgaitasun funtzionala duten pertsonak osatutako Euskal Herriko onuragabeko elkarte bat da; Herri Administrazioekin eta beste erakunde paraestatal edo pribatuekin ez du loturarik. Bere helburua hau da: minusbaliak sortu eta minusbaliatuek gizartean aukera-berdintasunean parte hartzea galerazten duten oztopoak kentzea.

Halaber, minusbaliatuek osatzen duten kolektiboaren bizi-kalitatea etengabe hobetu eta gizarte justu, integratu eta solidariago batetara aurreratzeko proposamenak egiten saiatzen den agente sozial bat izan nahi du. Bidaideak Argiberekin elkarlanean arituko da laguntzen ditugun pertsonekin egingo ditugun irteera bat edo bestean.

Begirada aktiboa

Bilbaoko Udalarekin sinatu dugo hitzarmen bat, adineko pertsonen bakardade ta babesik ezeko egoerak aurkitzeko. Premia duen pertsonaren bat aurkitzerakoan Udalari jakinarazten zaio laguntza eman diezaion.