Boluntariotza korporatiboa


Boluntariotza korporatiboa enpresa batek, helburu honekin, eragin eta bultzatutako jarduera multzoa da: langileek bere denbora, gaitasuna eta adimena onuragabeko erakunde, egitasmo eta zergatiei eskaintzea, bakoitzak nahi eta ahal duen neurrian.

Enpresentzako onurak

Langileek kausa solidarioekin bat egin gizartearen onerako.
Langileek enpresarekiko sentitzen duten partaide izate ta konpromiso estimua gehitu.
Barne komunikazioa hobetu.
Langileen gaitasun berriak bultzatu, adibidez, gidaritza trebetasunak eta talde lana.
Langileek enpresa bere osotasunean begiratzea sustatu.
Komunikabideetan zabaltzeko aukera eta irudi korporatiboa hobetu.
Laburbilduz, politika hauek egokiz garatzen badira emaitz honak eman ditzakete, bai enpresa eta bere langileentzako baita talde behartsuentzako ere. ONGak eta enpresak egokiz lan egiten badute boluntariotza korporatiboa, moda bat izan beharrean, enpresa eta gizartearentzat tresna egoki bat bihurtuko da.

Boluntariotza korporatiboa Argiben

NER GROUP: hainbat erakundek osatutako elkarte bat da; erakundeek, Erlazio-Estilo Berriak (NER, gastelaniaz) elkartuta, esperientziak, sinergiak eta ezaguerak partekatzen dituzte. Hobetzeko, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko ahaleginetan saiatzen dira elkarrekin, eta estiloa berriak (ner) dakarren kultura-aldaketa sakontzeko bidean elkar lagunduz doaz. Gizarteari buruzko kezka argia duen elkartea da, Bidezko Giza Garapen Iraunkorra lortu nahi duelarik.

Ner Group Argiberekin elkarlanean ari da egoitzetako zaharren txangoetan.
CAIXABANK: CaixaBank bere langileen kezka solidarioen alde agertzen da eta, ekimen solidarioen garapenerako bere ekarpena egin dezaten, hainbat programa desberdin jartzen ditu beraien esku.
Caixabankeko langileek Argibe elkartearen hainbat egitasmotan parte hartzen dute bere aste solidarioan.