Bidaideak

Bidaideak, desgaitasun funtzionala duten pertsonak osatutako Euskal Herriko onuragabeko elkarte bat da; Herri Administrazioekin eta beste erakunde paraestatal edo pribatuekin ez du loturarik. Bere helburua hau da: minusbaliak sortu eta minusbaliatuek gizartean aukera-berdintasunean parte hartzea galerazten duten oztopoak kentzea. Halaber, minusbaliatuek osatzen duten kolektiboaren bizi-kalitatea etengabe hobetu eta gizarte justu, integratu eta solidariago batetara aurreratzeko proposamenak egiten saiatzen den agente sozial bat izan nahi du. Bidaideak Argiberekin elkarlanean arituko da laguntzen ditugun pertsonekin egingo ditugun irteera bat edo bestean.