Argibeko boluntarioen III. Topaketa

2017.eko urriaren 21ean ospatu genuen Argibeko boluntarioen III. Topaketa. Topaketa hauek, denon artean Argibe hobetzeko aukerak dira. Lersundi jatetxean egindako bazkari atsegin baten ondoren, inkesta txiki bat egin genuen, galdera hauekin:

Boluntariotzataz

  1. Uste duzu bisitatzen dugun edo irteeretan laguntzen diogun jendea pozik dagoela?
  2. Uste duzu gure lanak laguntzen diola bere osasunean eta bere aldartean?
  3. Uste duzu gure lanarekin kultura solidarioa lortzen laguntzen dugula?
  4. Zure koordinatzailearen mendean dauden boluntario guztiak ezagutzen dituzu?

Argibetaz

  1. Informaziorik jasotzen duzu posta elektroniko edo WhatsApp-en bidez? (ez bada esan)
  2. Zer hobe liteke antolaketan?
  3. Boluntario-topaketarako datarik hoberena zein ikusten duzu?
  4. Boluntario-topaketarako bazkariekin jarraituko zenuke edo hobea izango litzake, behar bada, ibilaldi bat, edo arratsalde-topaketa?
  5. Zein iradokizun / egiteko ideia berri, edo beste zerbait, azaldu nahi duzu?
  6. 1 tik 5 era, zein neurritan zaude pozik Argiberekin? (1 da gutxiena)

Prestakuntza

  1. San Juan de Dios-ek ematen dituen prestaketa saioetara joaten zara?
  2. Hiru hilabeteroko prestaketa saioren bat interesatuko litzaizuke?
  3. Interesa litzaizuke beste erakunde batzuek (Boluntak, Foru Aldundiak,…) emandako prestakuntza saioetara joatea?

Azkenik, III. Topaketa hau oroitzeko, Argiberen kamisetarekin argazki batzuk atera genituen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.