Argibe saskibaloi egokituarekin

Martxoaren 10 eta 11n, Txurdinagako polikiroltegian, egokitutako saskibaloi ekitaldi oso berezi bat ospatu zen eta Argibek han parte hartu nahi zuen 10 boluntariorekin. Europa mailan garrantsitzua den “Andre Vergauwen Cup” lehiaketako finalerako sailkapen erronda bat zen. Bidaideak Bilbao BSR taldeak garaipena lortu zuen bere lau konpromisoetan, Ingalaterrako, Errusiako, suitzar eta Frantziako taldeen kontra eta, honela, apirilean, Toulousen ospatuko den azkeneko faserako sailkatzea lortu du.