BERRIKUNTZA SOZIALATAZ 3. JARDUNALDIA: Bizkaia berrikuntza social nodoa
Europar Batasunak eta Bizkaiako Diputazioak babeztutako berrikuntza sozialataz nazioarteko 3. Jardunaldietan parte hartu dugu.
Cristóbal Colónen lekukotasuna oso interesgarria izan da. Katalonian “La Fageda” enpresa soziala sortu du; enpresa hau desgaitu psikikoek daramate, ekonomikoki eta ekologikoki iraunkorra den Ingurune batetan. Bizkaian aurrera ateratzen ari diren beste hainbat ekimen (3DLAN, THIRD SATURDAY, TORREZURI GERNIKA EGOITZA- SEKTORE HONETAKO NAZIOARTEKO ERREFERENTZIA) ere eztabaidatu dira. Ekimen guzti hauek aurrera eramateko baliabideak sortu eta beraiek kudeaketarako modeloataz eta baita ere berrikuntza-modelo berrien ikerketataz egindako eztabaida oso interesgarria izan zen.
Ekimen sozialak bultzatzen dituzten finantza-erakundeak ere parte hartu zuten; hauek, berankortasunaren indizeak oso txikiak direla eta kontratuak oso ondo betetzen direla azpimarratu zuten. Argi geratu zen etorkizuna ez dagola dirulaguntzetan, baizik eta auto-finantzaketa errentagarriko modelo bat sortzean.
Azkenik, Fiza Farhan, pakistandar aktibista gaztea, garapen estrategiko osoko aholkularia eta NBEko emakumeen ahalduntze ekonomikoari buruzko goi-mailako Taulako kidea denak, enpresa sozialak mundua aldatzeko, bere ustez, zer kontuan hartu behar duena transmititu zuen berotasun handiz. Erabilgarritasun sozialeko proiektu ona sortu. Ahoz ahozka zabaldu Jendearen artean. Hauteskunde politikoetako garaian jakinarazi. Proiektua saltzen duen lema bat eduki. Komunikabideetan, sare sozialetan eta telebista plataformetan ikuspena, onarpena eta laguntza sozial eta finantzarioak lortzeko.