Zer egiten dugu

Argibe, bakardade arazo handia arintzen saiatzen den elkarte bat da.

Argibe, onura publikoko elkartea aitortua izan da Eusko Jaurlaritzaren, abenduaren 19.eko 271/2017 Dekretuaren bidez.
(EHAA 244 zk. 2017.eko abenduaren 26koa).

Argibe

Euskal Herrian sortu da, gizarte-ekintzarako elkarte bezala, gure gizarteak duen arazorik larrienatariko bat, eta sarritan isildua, arintzeko: hau da, bakardadea. Elkartasun-bideak ireki eta sendotu nahi dituen onuragabeko erakundea da. Horretarako, egoera ahulean dauden guztien onurarako boluntariotza sustatu, prestatu eta koordinatzeko hainbat ekintzetan ari da, gizarte justuago bat lortzeko asmotan.

Laguntza

Familia bermatzea nahitaezkoa da gizarte justu eta solidarioago bat ereiki nahi badugu

Iraunkortasuna

Iraunkortasuna eta lanerako konpromisoa, laguntza benetan eraginkor eta egiazkoa izan dadin

Pertsona bakoitzarekin harremanetan

Pertsona bakoitzerekin harreman berezia, bere garapen integralari begira, bakoitza errepikaezina eta bere duitasun eta askatasunean errespetagarria baita

Begikortasuna

Begikortasuna eta zentzu baikorra gaur egungo gizartean lan egiteko

Elkarrizketa

Adeitasunezko elkarrizketa eta gizakia eta gizarteari buruzko hausnarketa, ekintzen kalitatea hobetzeko eta Argibe osatzen dugun guztion hazkuntzarako

Erabilgarritasuna

Erabilgarritasuna eta erantzun eskuzabala gizakiek elkargoari proposatutako edozein arazo, premia naiz gertakizunen aurrean